XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Betazal-konjuntiba Mintz mehea, betazalen atzeko aurpegia tapizatzen duena (betazal-konjuntiba, zentzu hertsian) eta begi-globoaren aurreko aurpegia tapizatzen duena (konjuntiba bulbarra).

Bien artean zaku-hondo bat osatzen dute, orri bata bestearen gainean libreki irristatuz.

Betazal(ekoa) Sin.: Palpebrala.

Betazalei dagokiena. Adib. betazal-arrailadura, arteria palpebrala.

Betazal(eko) arrailadura Bi betazalen arteko arrailadura, sexuaren, adinaren eta arrazen arabera luzeran eta zabaleran desberdina.

Mota askotakoak bereizten dira: horizontala (indo-europarra), alde tenporalera gorantz kurbatua (mongoloidea) eta alde tenporalera beherantz kurbatua (antimongoloidea edo negroidea).

Betazpiak Sin.: Begizuloak.

Beheko betazalaren oinaldean agertzen diren orban edo mantxak, gutxi-asko ubelak.

Betilea Betazalen ertzak azpatzen dituzten ileetako bakoitza.

Betortza Ik. Letagina.

Betsarea Sin.: Erretina.

Begiaren barneko geruza sentikorra, koroidearen eta gorputz beirakararen artean kokatua; bere erdian makula luteoa edo orban horia dago, zatirik sentikorrena, eta honen zentruan fobea zentrala.

Erretinaren ebakidura, izanik, 1: barneko mintz mugatzailea; 2: Mûller-en zuntz eusleen oinaldeko geruza; 3: zuntz nerbiosoen eta gongoil-zelulen geruza; 4: barneko geruza plexiformea; 5: barneko nukleo-geruza; 6: kanpoko geruza plexiformea; 7: kanpoko nukleo-geruza; 8: kanpoko mintz mugatzailea; 9: makilen eta konoen geruza; 10: pigmentu-geruza eta 11: Bruch-en mintza.